pilota

Donostia Hiria pilota torneoa bihar hasiko da

Abuztuaren 20ean hasi eta abuztuaren 27an bukatuko da Donostia Hiria pilota torneoa. Zarauzko jaialdian lesionatu ondoren, Ruben Beloki pronto egongo da estreineko jaialdian aritzeko.

2004ko abuztuaren 19a
18:20
Entzun
Ruben Beloki izango da, hain zuzen ere, Mikel Unanue bikotekidearekin, Donostia Hiria torneoa martxan jarriko duena. Aurkariak Xala eta Pascual izango dituzte. Partida horretako irabazleek, Olaizola II.a eta Patxi Ruiz izango dituzte aurkari abuztuaren 24an jokatu den finalaurrekoan.

Beste adarreko final-laurdenak larunbatean jokatuko dira: Martinez de Irujo eta Barriola, Olaizola I.a eta Otxandorenaren kontra. Partida horretako bikote irabazleak, Titin III.a- Goñi III.a bikotea izango du aurkari.

Bukatzeko, Donostia Hiria torneoko finala abuztuaren 27an izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.