Anoeta estadioari atletismo pistak kentzea eta hura indartzea, xede horixe dute Donostiako Udalak eta, batik bat, Realak, eta horretarako hitzarmena sinatu dute gaur Odon Elorza alkateak eta Jokin Aperribai klubeko presidenteak.
Aurreikuspenen arabera, 15.000 metro koadro gehiago izango lituzke estadio berrituak, lau dorretan banaturik. Hala, lehiaketa publikoko irabazleak erabakiko luke negoziorako-eta liratekeen dorreak noren erabilerarako utzi. Lehiaketa hori 2011 bukaeran edo 2012 hasieran egingo luke Udalak, Elorzak esan duenez. Harmaila berriak estaltzeko teilatuari eustea litzateke lau dorre horien funtzioa. 41.000 ikusle izango lituzke estadioak.
2018ko Munduko Txapelketa Espainiako Estatuak eta Portugalek antolatuz gero, Anoeta egoitzetako bat izateko hautagai litzateke. Abenduaren 12an jakinaraziko du FIFAk zeinek antolatuko duen mundiala. "Erabakigarria izango da egun hori [Anoetarentzat]", adierazi du gaur Aperribaik.
Balizko lanen finantzazioa lortzeko elkarrizketak hasiko ditu Realak erakunde publiko eta pribatuekin.
1993ko abuztuan inauguratu zuten Anoeta. 32.000 lagun sartzen dira gaur.
futbola
Donostiako Udalak eta Realak Anoeta estadioa berritzeko hitzarmena sinatu dute
Helburuak: atletismo pistak kentzea, negoziorako-eta lau dorre eraikitzea, 41.000 lagunentzako tokia egitea eta 2018ko mundialeko egoitzetako bat izatea. 1993an inauguratu zuten Anoeta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu