Gaur jakin denez, Donostian izango da aurten Binakako Txapelketako finala, Atano III.a pilotalekuan. Iragarria zegoen bezala, martxoaren 29an jokatuko dute.
Oraingoz, finalera sailkatuta dagoen bikote bakarra Juan Martinez Irujo eta Fernando Goñi Goñi III.a-k osatutakoa da. Biok laugarrenez jokatuko dute binakako finala. 2005ean irabazi egin zuten.
Olaizola II.a-Mendizabal II.ak eta Bengoetxea VI.a-Belokik elkarren aurka jokatuko dute igandean, Atano III.ean, eta, ligaxkako partida bana irabazi dutenez, bigarren puntua lortzen duen bikotea igaroko da finalera.
Pilota
Donostian jokatuko dute Binakako Txapelketako finala
Martxoaren 29an izango da, iragarri zuten bezala. Irujo-Goñi III.a bikotea sailkatuta dago. Igande honetan jakingo dute noren aurka ariko diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu