Espainiako Poliziak bi lagun atxilotu ditu Araban eta Bizkaian, dopin produktuak banatzea egotzita. Orotara, 84 pertsona atzeman dituzte hainbat herrialdetan.
Greziatik, Txinatik eta Portugaldik Espainiara eramaten zituzten produktuak, eta handik, besteak beste, Euskal Herrira. 700.000 dosi EPO, hormona eta anabolizatzaile baino gehiago atzeman dituzte guztira.
Hainbat etxe eta gimnasiotan banatzen zuten dopina.