Ezer gutxi zuen jokoan Realak Granadaren aurrean, sasoi gorabeheratsuari etxean amaiera duina emateaz aparte. Tentsio falta hori nabaritu egin da zelaian, eta Granada gehiago izan da partidan zehar.
Hutsean joan dira jokalariak aldagelara atsedenaldian, baina bigarren zatian heldu zaio zigorra Realari. 73. minutuan, El Arabik jarri du Granada aurretik, eta eta lau minutu geroago egin du Robert Ibañezek bigarrena. Rochinak gol ederra egin du Granadarentzat 87. minutuan, Anoetak txalotzeraino. Gola txalotu bai, baina taldea txistuka agurtu dute zaleek. Rayo Vallecanoren zelaian amaituko dute sasoia donostiarrek.