Durango-Durango klasikoa jokatuko da gaur
TXIRRINDULARITZA. Mundu guztiko txirrindulari onenak irteeran direla, Durango-Durango klasikoa jokatuko da gaur. Bestek beste, Pekinen Olinpiar txapeldun izan zen Nicole Cook, Fabiana Luperini, Mirjam Melchers, Nicole Brandli eta Judith Arndt ariko dira. Euskaldunen artean Eneritz Iturriaga nabarmendu behar da. 15:00etan hasiko da, eta 113 kilometro egin beharko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu