E3 Harelbeke klasikoa jokatuko da gaur, harbideetan murgilduta

unai zubeldia
2015eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Iritsi da klasikozale handien ordua. Igaro ziren Omloop Het Nieuwsblad, Kuurne-Brusela-Kuurne eta Dwars door Vlaanderen denboraldiko lehen klasikoak, baina E3 Harelbekerekin hasiko da harbideetako benetako gozatua. Atzetik iritsiko dira Gante-Wevelgem —etzi—, Flandriako Tourra —apirilaren 5ean— eta Paris-Roubaix —apirilaren 12an—. Harbideak, lokatza, erorikoak, arazo mekanikoak...

218 kilometro izango ditu gaurko lasterketak, eta hamazazpi muino igo beharko dituzte. Tom Boonen bost aldiz E3 Harelbeke irabazitakoa min hartuta etxean dela, bi faborito ageri dira besteen gainetik: Fabian Cancellara (Trek) eta Peter Sagan (Tinkoff). Baina oso gertutik zaindu beharrekoak izango dira beste hainbat ere: Greg van Avermaet (BMC), Sep Vanmarcke (Jumbo), Zdenek Stybar (Etixx), Geraint Thomas (Sky)... Irteeran izango da Nairo Quintana ere (Movistar).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.