Tunisiako Futbol Federazioko arduradunek goizean zabaldu dute abenduaren 26an Euskal Selekzioaren aurkako lagunarteko partida jokatuko dutela, baina ondoren EAEko Federazioak esan du ez dutela ezer lotuta.
Atzo jakin zenez, Jose Mari Amorrortu izango da Euskal Selekzioko hautatzaile berria. Javier Iruretaren lekua beteko du, Mikel Etxarrirekin batera. Gaur egun, Athleticeko behe mailetako arduraduna da Amorrortu, eta lan horrekin uztartuko du selekzioko postua.