Errugbia

Eddie O'Sullivanek zuzenduko du Miarritze

Irlandako hautatzaile ohia da eta berak hartu du taldea Top14ra itzularazteko ardura

Imanol Magro Eizmendi.
2014ko maiatzaren 15a
12:46
Entzun

Eddie O'Sullivanek (Irlanda, 55urte) zuzenduko du Miarritze heldu den denboraldian. Entrenatzaile aski ezaguna da nazioarteko errugbian. Taldeko zuzendaritzak Irlandako hautatzaile ohiaren (2001-2008) esku utzi du Top14ra itzultzearen erronka. Miarritzek jakinarazi duenez, O'Sullivanek Munsterren eskaintzari uko egin dio, eta aurki jakingo da zeintzuk izango diren bere laguntzaileak. 

O'Sullivan selekzio mailan da ezaguna, Irlandaz gain AEBetako hautatzaile ere izan baita (1997-1999 eta 2009-11), eta Britania Handiko 'lehoiak' zuzendu zituen 2005eko biran. Irlandako hautatzaile bezala hiru aldiz irabazi zuen Sei Nazioen torneoa baina parte hartze ilunak izan zituen 2003ko (final-laurdenetara arte) eta 2007ko (ez zen lehen multzotik pasa) Munduko Kopetan. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.