Vladimir Efimkin da Espainiako Vueltako lider berria, eta, gainera, berak irabazi du gaur itzuliko laugarren etapa (Langreo-Covadongako lakuak, 185,1 kilometro).
Ia etaparen hasieratik egon da Efimkin ihes eginda, 40-50 lagunekin egin duelako ihes. Bukaeran, batik bat maila mereziko Covadongako lakuak mendatea igotzen hasi direnean, gero eta txirrindulari gutxiago geratu dira. 2.30 inguruko aldearekin iritsi dira mendate behera, eta handik aurrera Efimkin izan da iheskideen artetik indartsuena. Helmugan, 1.06 kendu dio bigarrenari: Leonardo Piepoliri.
Honen denbora berean sartu dira Stijn Devolder, Denis Mentxov, Maxime Monfort eta Carlos Sastre. Kadel Evans 1.28ra, Oscar Pereiro 1.57ra, Samuel Sanchez 2.29ra, Igor Anton 2.30era -lehen euskal txirrindularia, 18. tokian-.
Haimar Zubeldiak atzo ezkerreko lepauztaian kolpe gogorra hartu zuen, baina gaur etapan irten du. 127. lekuan heldu da, 18.06ra.
Bihar, Vueltako bosgarren etapa: Cangas Onis-Reinosa (157,4 kilometro). 136. kilometroan Palombera lehen mailako mendatea izango dute. Aurretik, bigarren mailako hiru.
Txirrindularitza
Efimkinentzat etapa eta lidergoa Vueltan
1.06ko aldea kendu die ondorengoei: Piepoli, Devolder, Mentxov, Monfort eta Sastreri. Lehen euskal txirrindularia Anton izan da, 2.30era, 18. tokian. Covadongako lakuetan bukatu da gaurko saioa. Haimar Zubeldiak irten du etapan, lepauztaian kolpea izan arren, eta 18.06ra iritsi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu