Euskal herritar bat izango da datorren urteko munduko motoziklismo txapelketan: Efren Vazquez bilbotarra. 125 zentimetro kubikotan arituko da Blusens BQR taldean eta Aprilia 125 motorra izango du. Aurtengo munduko txapelketan 250 zentimetro kubikotako lasterketa batzutan parte hartu du Herri Torrontegi pilotu ohiaren aholkuak jarraituz. Honen arabera, “esperientzia handiko pilotuekin aritu da lehian eta ezagutzen ez zituen zirkuituetan. Hala ere, ondo ibili da”.
125 zentimetro kubikotako Espainiako Abiadura Txapelketa amaitzeko bi lasterketa falta direnean, laugarren tokian dago pilotu bilbotarra. Azken helburua podiumera igotzea da.
Motoziklismoa
Efren Vazquez bilbotarrak motoziklismoko munduko txapelketan parte hartuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu