Efren Vazquez bosgarren sailkatu zen Motorlanden
MOTOZIKLISMOA. Efren Vazquezek (FTR Honda) gertu izan zuen podiuma herenegun Motorland zirkuituan (Espainia), Aragoiko Sari Nagusian. Gidari bilbotarra bosgarren sailkatu zen —Luis Salom balearra (Kalex KTM) nagusitu zen Moto3n—. «Zoriontsua naiz. Behar genuen horrelako lasterketa bat», esan zuen Vazquezek. Moto2n eta MotoGPn Pol Espargaro (Kalex) eta Dani Pedrosa (Honda) kataluniarrentzat izan zen garaipena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu