Gogotsu da Efren Vazquez. Iaz bosgarren postuan amaitu zuen 125 cc-ko txapelketa, eta badaki aurreko urtea hobetzeko aukera ona duela aurten. Taldez aldatu du, Ajo Motorsporten (Derbi) dago orain; eta badaki moto hobea duela orain. Iaz, Marc Marquez txapeldunak zuena, alegia.
Horregatik ez dio uko egiten txapelketa irabazteari, lehiaketan zehar «faktore askok» eragin dezaketela dakien arren. Laugarren denboraldia egingo du Munduko Txapelketan, eta taldearen babesarekin eta Herri Torrontegiren laguntzarekin, ametsa betetzeko gai dela uste du: «Txapeldun izateko lehian izango naiz». Balentria lortzeko, dena den, hautagai andana utzi beharko ditu atzean: Nico Terol, Hector Faubel, Jonas Folger, Maverick Viñales eta enparauek ez dizkiote lanak erraztuko, behintzat, bizkaitarrari.
Efren Vazquezek ez du baztertzen 125 cc-ko munduko txapeldun izatea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu