Txirrindularitza

Egin lekua Ewani ere

Caleb Ewan australiarrak (Orica) irabazi du Espainiako Vueltako bosgarren etapa, John Degenklbi (Giant) eta Peter Sagani (Tinkoff) aurrea hartuta. Tom Dumoulin (Giant) jarri da lider.

jarraia114136.jpg
unai zubeldia
2015eko abuztuaren 26a
08:15
Entzun

Esprinter asko-askorik ere ez dago Espainiako Vueltan, baina umilduta geratu dira gaur hiru nagusiak: John Degenkolb (Giant), Peter Sagan (Tinkoff) eta Nacer Bouhanni (Cofidis). Sekretu handirik gabea izan da etapa. Hastearekin batera, ihesean joan da Tsgabu Grmay (Lampre), eta kontraerasoan iritsi dira Iljo Keisse (Etixx) eta Antoine Duchesne (Europcar). Zazpi minututik gorako aldea ere izan dute, baina Oricak, Giantek eta Tinkoffek ondo kontrolatu dute lasterketa. Esprinta izan da azken metroetan, eta indarrez nagusitu da Caleb Ewan 21 urteko australiarra (Orica).

Den-dena beretzat hartzen ari da Orica, baina, segundo jokoan, Tom Dumoulinek (Giant) liderraren maillotik gabe utzi du Esteban Chaves (Orica). Kordoba eta Sierra de Cazorla artean, seigarren etapa jokatuko da bihar, 200,3 kilometrokoa. Gogorra da amaiera, batez besteko altuak dauzkalako Cazorla hirugarren mailara bidean daukaten errepideak. 3,3 kilometro eta %6,3ko batez besteko aldapa da azkena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.