ELKARRIZKETA AURRERAPENA. MIKEL ASTARLOZA (EUSKALTEL-EUSKADIKO TXIRRINDULARIA)

"Egindako kalteak ez dauka ordainik"

BERRIAk Mikel Astarlozarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar. Kontranalisiak berriro positibo eman du, baina Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak dio errugabea dela. Bideoan, gaur arratsaldean Pasai San Pedron; elkarrizketaren zati batzuk ageri dira.

2009ko irailaren 9a
20:39
Entzun
Mikel Astarloza Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak BERRIAri berretsi dio ez zuela legez kanpoko ezer hartu eta errugabea dela. Ekainaren bukaeran proba bateko kontrolean positibo eman zuen, eta kontranalisiak ere hala eman berri du.

BERRIAk Astarlozarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar. Hona hemen haren esan batzuk:

- "Nire burua galtzailetzat daukat, neure izena zikindu duten unetik. Egindako kalteak ez dauka ordainik".

- "Ez dut sekula onartuko egin ez dudan zerbait. Kontzientzia oso lasai dut".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.