KIROLA

Egoi Martinez euskaldunak irabazi du Vueltako 11.etapa

Discovery Channel taldeko txirrindulariak lehen euskal garaipena erdietsi du Espainiako Vueltan. Nafarra bakarrik helmugaratu da Torrelavegan hasi eta Burgosen amaitu den etapan. Bigarrena Iñigo Landaluze (Euskaltel) euskalduna izan da.

2006ko irailaren 6a
19:11
Entzun
Aurtengo Espainiako Vueltangaraipena lortu duen lehen eukal txirrindularia izan da Egoi Martinez nafarra. 4 ordu, 20 minutu eta 32 segundo behar izan ditu amaierara iristeko. Etapa bukatzeko 15 kilometro falta zirenean bakarrik ekin dio ihesari eta Iñigo Landaluze eta Volodymir Gustov (CSC) ukrainiarraren aurretik helmugaratu da.

Sailkapen nagusian Illes Balears taldeko Alejandro Valverdek jarraitzen du lider.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.