Txirrindularitza

Egoi Martinez nafarrak irabazi du Etorkizuneko Tourra

Euskaltel-Euskadiko Egoi Martinez nafarrak irabazi du Etorkizuneko Tourra. Etxarri-Aranatzeko txirrindulariak arazorik gabe eutsi dio lidergoari azken etapan. Perutnina taldeko Radoslav Rogina izan da bigarren sailkatua; hirugarrena, berriz, J. Delatour taldeko Samuel Dumoulin.

2003ko irailaren 13a
16:33
Entzun
Martinez "oso pozik" dagoela aitortu du Euskadi Irratiari eginiko adierazpenetan. Euskaltel-Euskadiko taldekideek eginiko lana eskertu nahi izan du. "Zituzten indar guztiak erabili dituzte niri laguntzeko; oso txirrindulari onak dira". Soilik bost taldekide izan ditu Martinezek Etorkizuneko Tourrean. "Jende gutxirekin lasterketa bat kontrolatzea zaila da, baina taldekideek lan bikaina egin dute." "Tourra bukatu arte ez dut nire burua irabazletzat ikusi. Nire atzetik jende asko egon da, eta horiei guztiei eskaini nahi diet garaipena", gaineratu du Etxarri-Aranatzeko txirrindulariak.

Martinez ez da Etorkizuneko Tourra irabazten duen lehen euskal txirrindularia. Inondik inora. Miguel Indurainek, David Etxeberriak, Aitor Osak eta Iker Floresek ere irabazi dute Etorkizuneko Tourra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.