Bost partida zeramatzaten Mendilibarrenek garaipenik lortu gabe, eta gaurkoan ere huts egin dute. Eibako jokalariek ez dute jakin erasoan asmatzen eta Alavesek huts eta batekoa sartu ostean, galdutzat eman dute partida.
Bost minutu nahiakoak izan ditu Aalavesek aurrea hartzeko. Sobrinok ezkerretik eraman du baloia eta Guidettik egindako jartiketak eman die garaipena. Ondorengo minutuetan ahalegindu dira etxekoak berdinketaren gola sartzen, baina ez dira zuzen ibili eta gutxietsi egin dituzte aurkariak.
Minutuek aurrera egin ahala, Mendilibarrenek hobetu egin dute jokoa, baina bisitariak eroso zeuden defentsan. Mendilibar ahalegindu da markagailuan aurrera egiten aldaketekin, eta ia lortu ere egin du amaierarako hogei minutu falta zirenean. Azkenean, baina, kanpora joan dira hiru puntuak.