mendia

Eguraldi txarra dela eta, eten egin dituzte Zerain eta Galvan bilatzeko lanak

Larunbatean izan zuten haien berri azkenengoz. 6.400 metrotik gora daude, Nanga Parbaten.

Alberto Zerain mendizalea. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 28a
09:58
Entzun

Nanga Parbat igotzeko Alberto Zerainek eta Mariano Galvan argentinarrak kontratatu duten Summit Karakoram konpainiak jakinarazi du ez duela euren berri larunbatetik eta helikoptero bat eskatu duela erreskatea hasteko. Bost xerpa ibili dira azken orduetan mendizaleen bila, baina 6.400 metrotik gora daudelakoan jarri dute helikopteroa bila, Muhammed Ikbal konpainiaren jabeak jakinarazi duenez. Airekoa goizean goiz irten da bi mendizaleen bila ordea, berehala eten egin behar izan dituzte bilatze lanak, eguraldi txarra dela eta. Honakoa da helikopteroak egin behar zuen bidea:

[youtube]https://youtu.be/awrYONTaJhY[/youtube]

Gutxienez zazpi edo zortzi egunerako elikagaiak dituzte Zerainek eta Galvanek. Mendizaleen satelite bidezko telefonoa itzalduta dago. Ikbalek jakinarazi duenez, larunbatean hitz egin zuten azkenekoz mendizaleekin, 6.400 metrora zaudenean, ohiko elkarrizketa batean. Ez zutela arazorik gaineratu du. Azaldu du altuera hori ez dela "bereziki" arriskutsua, baina kezka adierazi du egin nahi duten bidea dela eta.

Mazeno ertzetik igo nahi dute Nanga Parbat, tontorreraino dagoen biderik "gogorrena"; behin bakarrik igo da mendi hori bide horretatik. Hamahiru mendizaleko talde bateko kide dira Zerain eta Galvan, baina gailurrera iristeko bide hori hartzea erabaki dute. "Besteak itzuli dira, baina bi horiek desagertuta daude", esan du Anwar Alik, oinarrizko kanpalekutik gailurrera bidaia prestatu dien Lela Peak Expedition konpainiako bozeramaileak.

Zerain eta Galvan sokakide izan ziren iazko udaberrian ere, Dhaulagirin, baita joan den udazkenean ere, Manaslun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.