Egutegi gogorra aurretik: Atletico Madril, Sporting, Athletic, Bartzelona eta Valentzia
Jaisteko postuekiko aldea hamar puntura handitzeko eta egutegiaren zati gogorrari begira lasaitasun handiagoa edukitzeko aukera galdu zuen Realak Alacanten. Izan ere, Atletico Madril, Sporting, Athletic, Bartzelona eta Valentziari egin beharko die aurre datozen bost jardunaldietan. Hobetu beharreko bi alor ere utzi zituen agerian igandeko lehiak. Defentsa da bata, etxetik kanpo gol gehien sartu dioten taldea delako, hamabi, Sevilla, Athletic eta Getaferekin berdinduta. Datu bitxia da, laurak daudelako ondo kokatuta sailkapenean. Eta bestea, suspertzeko gaitasuna. Atzetik doanean asko kosta zaio, denbora eduki arren, ekimena hartu eta arriskua sortzea. Buruarekin eta haren joko ereduarekin du zerikusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu