EHU Ohorezko Mailan ariko da datorren sasoian
SASKIBALOIA. Aurtengo denboraldian bezala, datorrenean ere bi euskal talde izango ditu Ohorezko Mailak: Hondarribia-Irun eta EHU —Obenasak maila galdu zuen—. Hain zuzen ere, Ros Casaresen lekua hartuko du EHUk. Valentziako taldea desagertu egin da arazo ekonomikoak direla medio, eta euskal taldeak beteko du haren lekua. Azken urteetan titulu asko irabazi ditu Ros Casaresek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu