ITALIAKO GIROA

Ehungarren Giroa gogorra izango da

2017ko ibilbideak mendiko zazpi etapa izango ditu eta erlojuaren aurkako 67 kilometro.

Italiako Giroaren aurkezpen ekitaldia. DANIEL DAL ZENNARO / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko urriaren 25a
08:28
Entzun

Italiako Giroak ibilbide oso gogorra izango du 100. ekitaldian. Proba aurrenekoz 1909an jokatu zen arren, Mungu Gerren eraginez ez zen jokatu hainbat urtetan eta 2017an egingo du 100. aldia. Efemeridea ospatzeko antolatzaileek ibilbide berezia osatu dute, igotzaileentzako aproposa.  

Maiatzaren 5ean hasiko da, Sardinian, eta bertan hiru etapa jokatu ondoren laugarrenean Siziliara abiatuko da Etna sumendia igotzeko. Bukatu, aldiz, Milanen bukatuko da, Duomoko plazan, maiatzaren 28an, 28 kilometroko erlojupeko batekin.

Igotzaileentzako ibillbide petoa da, mendiko zazpi etaparekin, eta horietatik lau aldapa gora bukatuko dira (Etna, Blockhaus, Oropa eta Piancavallo). Etapa nagusia 16.a izango da, 227 kilometrokoa. Txirrindulariek Mortirolo (1.854 m.), Stelvio (2.758 m.) eta Giogo di Santa Maria (2.502 m.) igoko dituzte. Azken horren tontorretik helmugara hogei kilometroko aldapa egongo da.

Bi erlojupeko jokatuko dira, aurrenekoa 10. etapan, 39 kilometrokoa —Foligno eta Montefalco artean—. Ibilbide gogorra du. Bigarrena, aldiz, azken egunekoa izango da.

Ibilbidea

1. Alghero–Olbia

2. Olbia–Tortoli

3. Tortoli–Cagliari

4. Cefalu–Etna

5. Pedara–Messina

6. R.Calabria–Terme Luigiane

7. Castrovillari–Alberobello

8. Molfetta–Peschici

9. M. di Bisaccia–Blockhaus

10. Foligno–Montefalco (Erlojupekoa)

11. Firenze–Bagno di Romagna

12. Forli–Reggio Emilia

13. Reggio Emilia–Tortona

14. Castellania–Oropa

15. Valdengo–Bergamo

16. Rovetta–Bormio

17. Tirano–Canazei

18. Moena–Ortisei/St. Urlich

19. San Candido–Piancavallo

20. Pordenone–Asiago

21. Monza–Milano

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.