Ehunmilietako dortsal gehienak amaitu dira

2021eko azaroaren 12a
00:00
Entzun

MENDIA. Atzo ireki zen epea Ehunmilietako hiru lasterketetan izena emateko, eta ziztu bizian joan ziren amaitzen dortsalak: Goierriko Bi Handietakoak eta Marimurumendikoak ordu laurdenean agortu ziren; Ehunmilietakoak, ordea, eskuragarri daude oraindik. Uztailaren 8an, 9an eta 10ean jokatuko dira.

Parte hartu nahi eta dortsalik gabe geratu direnek, ordea, beste aukera bat izango dute, BERRIAri esker. Izan ere, dortsal bat zozkatuko du. Dortsala hiru probetako edozeinetan baliatu ahal izango da, eta mediku probaren ziurtagiria beharko da. Parte hartzeko azken eguna hilaren 21a izango da, eta hurrengo egunean jakinaraziko da sariduna. Zozketan izena emateko, jo webgune honetara.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.