EIBAR . Etxean galdutako puntuak Salamancan bilatuko ditu

Jon Rejado.
2003ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Puntuak astebururo gehitzea pozteko zerbait da, bai Lehen Mailan baita Bigarrenean ere, eta Jose Maria Amorrorturen taldeak ez du galdu nahi Salamancan punturen bat marruskatzeko aukera. Iragan asteburuan Ipuruan lortutako puntuak, etxean lortutako berdinketetan gertatu ohi den bezala, ez du eibartarren puntu gosea ase, eta horren ondorioz Helmantico zelaian ilusioz gainezka zelairatuko dira.

Azken asteetan ez bezala, berri onak nagusitu dira Eibar aldean, Urzelaik zein Burgueñak sasoia berreskuratu baitute. Horretaz baliatu da Amorrortu, eta Salamancara bidaiatuko duen deialdian sartu ditu; entrenatzaile bizkaitarrak konfiantza handia du aipatu bi jokalariengan.

Eibarrek Helmanticon erakutsiko duen aurpegiaz kezkatuta dago Salamanca. Dena den, eraso eraginkorra izateko hamaikako bat zelairatuko du Felipe Miñambres entrenatzaileak. Horrela, iragan denboraldian erabakigarria gertatu zen jokalari bat sartuko du hasierako hamaikakoan: Tomas gaztea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.