Lehendik ere lehen mailarako igoera ziurra zen arren, Lugori 1-0 irabazi izanak, are gehiago berotu zuen atzo giroa zaleen artean.
Partidua amaitu ostean lehertu zen jaia. Ipuruan bildutako jendetzak txalo zaparrada batekin eta ohiu artean hartu zituzten jokalariak. Ondoren Eibarko kaleetara zabaldu ziren ospakizunak.
Jokalariek elastiko bereziak jantzi zituzten garaipena ospatzeko, taldeko kide guztien izenekin. "Denok batera lortu dugu" irakur zitekeen bertan. Gustora agertu zen Gaizka Garitano enrenatzailea ere: "Egun historikoa da gaurkoa eta ospatu beharra dago. Gu aterako gara gaur argazietan, baina asko izan dira Eibar lehen mailara igo dadin borrokatu dutenak"