Espainiako kopa

Eibarrek 2-0 galdu du Sportingen aurka

Ipuruan bi goleko errenta irauli beharko du talde armaginak final-hamaseirenetako kanporaketa gainditzeko.

Marc Cucurella Eibarko jokalaria Sportingen eraso jokaldi bat mozten. J.L. CEREIJIDO, EFE
2018ko azaroaren 1a
07:27
Entzun

Eibarrek ez du emaitza ona lortu Gijonen (Asturias, Espainia), eta bi goleko aldeari buelta eman beharko dio, Ipuruan, itzulerako partidan, Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatuko bada.

Ongi hasi du partida Eibarrek. Jokoan nagusitu zaio Sportingi lehen minutuetan, baina minutuek aurrera egin ahala, etxeko taldeak gora egin du eta Eibar deseroso aritu da.

Lehen zatiko 4. minutuan, Jordi Calavera zelaitik kendu behar izan du Mendilibarrek, jokalariak min hartu du eta. Arbilla atera du haren ordez. Ez da lesio bakarra izan talde armaginean. 34. minutuan, Ramisek zelaia utzi behar izan du eta Paulo Oliveirak hartu du bere tokia.

Sportingek izan ditu aukerarik onenak lehen zatian. Eibarrek apenas estutu du etxeko taldeko atezaina. Eta bigarren zatian ere Sporting gehiago izan da. 53. minutuan, lehen gola egin du Djurdjevicek. Golak indartu egin du Sporting eta are gehiago estutu du Eibar. 85. minutuan, Neftalik bigarrena egin du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.