Futbola

Eibarrek 3-0 galdu du Real Madrilen aurka

Partidaren hasieran, zoritxarreko jokaldi batean, Oliveirak bere atean sartu du gola baloia urruntzen hasita, eta maldan gora jarri zaio norgehiagoka Mendilibarren taldeari. Azkenean 3-0 galdu du.

jarraia146409.jpg
2017ko urriaren 22a
10:27
Entzun

Santiago Bernabeun huts egite bakoitza ordaintzen da garesti, eta horixe gertatu zaio Eibarri. Ez du partida txarra egin, ondo aritu dira defentsan partidaren zatirik handienean, baina egin dituzten akatsak ongi aprobetxatu ditu Real Madrilek.

Lehenengoa zoritxarreko jokaldi batean iritsi da: Sergio Ramosekin batera salto egin eta baloia urruntzen hasita sarera bidali du baloia Oliveirak. Real Madril aurretik, oso gutxi eginda. Hortik aurrera kontrolpean izan dute partida madrildarrek, ondo jokatu dute, baloiari eutsiz eta azkar mugituz. Bigarren gola ere, ordea, huts egite baten ondorioz etorri da. Hanketara iritsi zaio baloia Asensiori area barnean, eta zetorkion bezala jota sarera bidali du. Bi eta hutsekoarekin amaitu da lehen zatia.

Bigarren zatiaren hasieran indartsu eta gogotsu atera da Eibar, oso goian eginez presioa, baloia berreskuratzeko. Hala ere, Real Madrilek ondo gainditu du presioa eta baloia bizi ateratzen asmatu du, gol aukerak sortuz jokaldi azkarrekin. Eibarko atezainaren lan onak eutsi dio markagailuari denbora luzean. Eibar saiatu da, iritsi da Real Madrilen area ingurura, baina azken paseetan ez du asmatu, sakontasuna falta zuen, eta ez du ia gol aukera garbirik sortu.

Partida amaitzeko hamar bat minutu falta zirela Real Madrilek jokaldi ona josi du, abaila bizian, eta zelaira atera berria zen Marcelok hirugarrena egin du. Beste aukeraren bat ere izan dute etxekoek, baina holaxe amaitu da partida.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.