Eibarrek Herculesen aurka jokatuko du gaur, Rico Perezzelaian (18:00, Localia). Hercules Bigarren Mailako sailkapeneko buruko postuetan dago, etxean lortutako emaitza onei esker. Oraindik ez du partidarik galdu Rico Perezen. Hala ere, lau jardunaldi daramatza irabazi gabe, eta Eibar ez da gustuko duen aurkaria. Eibartarrek bi partida galdu dituzte bakarrik Rico Perezen. Lehenengoa iragan sasoian (5-1); azkena, orain bi hilabete, Alacanten aurka (3-1).
Carlos Pouso, hala ere, ez da estatistikez fidatzen: «Iraganak ez du ezertarako balio, ezta etorkizunean pentsatzeak ere». Gainera, Herculesek gauzak zail jarriko diela uste du: «Lehen Mailara igotzeko hautagai argia da». Hala, Pousok atzealdea sendotzeko Txema Añibarro zelaira dezake. Atzelariek kontuz ibili beharko dute Andrija Delibasic aurrelariarekin. Realeko jokalari ohiak gainkarga izan du azken asteetan, baina jokatzeko moduan egon daiteke. Bestalde, Nacho Insa jokatzeko moduan dago, eta erdilaria hasierako hamaikakoan egoteko aukera du. Berak izango luke, gainera, jokoa sortzeko ardura, Sutili, Codinari eta Gaizka Toquerori baloia emanez. Toquero da golik gehien sartu duen jokalaria Eibarren: lau gol.
Eibarrek aurkari zaila izango du gaur, baina gustuko zelaian jokatuko du
Hercules goiko postuetan dago, baina eibartarrek emaitza onak izan dituzte Rico Perez zelaian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu