Ezusteko galanta izan da gaur San Mamesen, Eibarrek Athletic kanporatu baitu Espainiako Kopatik. Bana egin dute gaur, eta joanekoan, Ipuruan partida hutsean amaitu zenez, eibartarrek egin dute aurrera. Merezita egin dute gainera, kanporaketa osoan zuri-gorriak baino gehiago izan baitira. Gaur ere gertu izan dute garaipena, 72. minutuan Arruabarrenak penaltiz sartutako penaltiari esker. Adurizek, ordea, berdinketa lortu du azken unean. Alferrikakoa Athleticentzat.
Eibarrek hilaren 19an jokatuko du final-zortzirenetako joaneko partida, Ipuruan, Malagaren aurka. Itzulikoa urtarrilaren 8an jokatuko da, Rosaledan.
San Mames zaharrak azken aldiz hartu du Espainiako Kopako partida bat.