Futbola

Eibarrek garaipen handia lortu du Real Madrilen aurka (3-0)

Jose Luis Mendilibarren taldeak hasi eta buka menderatu du norgehiagoka, eta zaleek gozatu ederra hartu dute

ainara arratibel gascon
2018ko azaroaren 24a
15:19
Entzun

Golak: 1-0:  Escalantek (15.min.); 2-0: Enrichek (51. min.); 3-0: Kike Garciak (56. min.).

Aurretik jokatutako partidetan Real Madrili irabazi gabe zegoen Eibar. Bada, lortu du lehen garaipena; nola, gainera. Jose Luis Mendilibarren taldeak 3-0 hartu du mendean egungo Europako txapelduna Ipuruan; hasieratik bukaerara partida bikaina jokatuta, gainera. Irudi kaskarra eman du Real Madrilek, eta Courtoisen pare bat gelditurengatik izan ez balitz, alde handiagoz irabaziko zuen Eibarrek.

Mendilibarrenek atzealdean erakutsi ohi duten ordena izan dute, baina aldi berean ausart jokatu dute Orellana, Cucurella, Enrich eta Kikeren abiadura eta joko zuzena baliatuz. 15. minutuan hartu du aurre Eibarrek, Escalanteren gol bati esker. Baina aurretik Kikek baloi bat bidali du zutoinera. Lehen gol hori VARak baliatu behar izan du, Cucurella ez zegoela jokoz kanpo baieztatu eta gero. 

Golak are hauspo handiagoa eman dio Eibarri, baina nahiz eta jokoan nagusi izan, bigarren zatira arte ez du abantaila handitzea lortu.  51. minutuan izan da. Cucurellak ondo aprobetxatu du Odriozolaren akats bat, baloia Enrichi eman dio, eta hark area txikian ez du huts egin.

Garaipena bost minutu geroago biribildu dute gipuzkoarrek, Kike Garciaren eskutik, erdiraketa batean Varani aurre hartu eta gero. Abantaila handia izan arren, Eibarrek estutzen segitu du, eta gol gehiago lortu ez arren, ikuskizun ederra eskaini die zalei. Haiek ederki gozatu dute Hemezortzi punturekin Eibar Europako postuei begira jarri da.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.