Futbola

Eibarrek ia agur esan die Europan jokatzeko aukerei

Jose Luis Mendilibarren taldeak 0-1 galdu du Ipuruan Getaferen kontra. Oliveirak sartu du bisitarien gola, 22. minutuan.

ainara arratibel gascon
2018ko apirilaren 21a
08:15
Entzun

EIbarrek oso zail zuen Europa sailkatzea. Bada, zail zena, ia ezinezko jarri zio, Ipuruan Getaferen kontra  0-1 galdu eta gero. Jose Luis Mendilibarren taldea ez da gai izan, lehen zatiko 22. minutuan Oliveirak sartutako gola iraultzeko. Aurreko jardunaldian sei partidetako emaitza bolada txarra etetea lortu zuen Eibarrek, Espanyoli 0-1 irabazi ostean. Baina ezin izan dio segida eman.

Lehiatuak izan dira lehen minutuak. Baina etenaldi askorekin eta aparteko joko ikusgarririk gabe. Getafek, ordea, Eibarren atera gerturatu den lehen aukera baliatu du, norgehiagokako gol bakarra egiteko, 22. minutuan. Fajrek erdiraketa egin du, eta Oliveriak ondo errematatu du buruz.

Emaitza horrekin, lerroak aurreratu, eta erasora joan beharra zuen Eibarrek. Baina, lehen zatian batez ere, argitasunik gabe aritu da aurrealdean. Baloi jabetzea izatea alferrikakoa izan da. Bordalasek zuzentzen duen taldeak ondo itxi ditu zulo guztiak, eta sendo eutsi die etxekoen eraso ahaleginei. Lehen zati horretan Pedro Leonek izan du etxekoen aukera argiena, baina Guatik ondo gelditu du hark urrutitik egindako jaurtiketa.

Bigarren zatian Mendibilarrek Charles zelairatu du, erasoko aukerak balitzeko. Baina Getafek lan oso serioa egiten segitu du atzean. Saiatu da Eibar, batez ere Orellana eta Pedro Leonen bidez, baina alferrik. Partidako azken zatian, are gehiago egin du gora, eta geldiKako jokaldien bidez lehia berdintzen ahalegindu dira armaginak. Baina modu horretan ere ez dute lortu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.