Eibarri aldeko jarri zaio neurketa, hasi eta gutxira. Charlesek 1-0ekoa egin du lehen zatiko bosgarren minutuan. Jokaldi ona landu du talde armaginak. Inuik pase sakona eman dio Orellanari, honek bira eman du baloiarekin area barruan, eta ate aurrean gola egiteko egin dio pasea Charlesi.
Las Palmasek ez du etsi eta partida berdintzera zelairatu da bigarren zatian. Izan du horretarako aukerarik, baina neurketaren amaiera arte lehiatu den arren, Eibarrek ondo eutsi dio oldarraldiari.
Azkenean, Eibarrek eraman ditu hiru puntuak.