Leganes 1-2 Eibar

Eibarrek urrezko hiru puntu lortu ditu

Leganes aurreratu da markagailuan, lehen zatiko seigarren minutuan, baina talde armaginak markagailua iraultzea lortu du.

Escalante Eibarreko jokalaria Leganeseko Rosalesi presio egiten, atzo, Butarquen jokatu zuten partidan. ZIPI
2019ko azaroaren 4a
09:38
Entzun

Aurkari zuzen baten kontra, Eibarrek asko zuen jokoan Butarquen: sailkapenaren azken postuetatik aldentzeko aukera. Neurketaren hasiera ez da samurra izan Eibarrentzat, eta ahalegin handia egin behar izan du helburua lortzeko. Leganesek seigarren minutuan sartu du partidako lehen gola, zortearen laguntzarekin.

Armaginek argi izan dute, ordea, neurketak zenbaterainoko garrantzia zuen, eta kemenez erantzun dio Leganesen golari. Erasora jo du, eta 17. minutuan berdindu du emaitza; alboko sake baten ondotik, Cotek erdiraketa ona egin du Leganeseko atzelarien artera, eta Charlesek buruz zulatu du atea.

Berdinketarekin, moteldu egin da partidaren erritmoa atsedenaldira arte. Bigarren zatian, Leganesek urrats bat egin du aurrera, baina Eibar ez da kikildu. Ongi eutsi dio atzean, eta bere aukeraren zain egoten jakin du, harik eta 83. minutuan Orellana kontraerasoa abiatu den eta Kikek jaurtiketa sendo batekin 1-2koa egin duen arte.

Hiru puntuak eskuratuta, Eibar sailkapeneko 14. postuan da, 15 punturekin. Horrez gain, Leganes zuloan sartu du. Azken sailkatua da, bost punturekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.