Eibarrek lehen mugimendua egin du neguko fitxaketen azokan: Sebastian Cristoforo erdilari uruguaiarra da taldeko jokalari berria. Fiorentinak utzi die gipuzkoarrei denboraldia amaitu artean, eta, ondoren, armaginek jokalaria fitxatzeko aukera edukiko dute.
26 urte dauzka, eta ezagun zaharra da Espainiako ligan, Sevillan eta Getafen jokatu baitu. Peñarolen aritu zen aurretik, eta Uruguiako selekzioan ere jokatu izan du. "Erritmo eta intentsitate handiko" erdilari moduan definitu du Eibarrek jokalari fitxaketa berria.
Lehen Mailako Euskal Herriko taldeen artean, Cristofororena da bigarren mugimendua. Osasunak Toni Lato hegaleko atzelaria ekarri zuen aurreko astean, hori ere utzita. Izango dira mugimendu gehiago hemengo taldeetan datozen egunetan.