Euskal taldeek zorte txarra izan dute Espainiako Kopako final-hamaseirenetako zozketan. Lehen Mailako laurek hartu dute zozketan, eta Eibarri bakarrari egokitu zaio maila baxuagoko aurkaria: Sporting.
Besteei dagokienez, Realak Celta izango du aurkari, Alavesek Girona,eta Athleticek Huesca. Azken bi horiek etxean hasiko dituzte kanporaketak, eta zuri-gorrien kasuan arazoa da hori. MTVren kontzertua dela-eta data berria aurkitu behar baitu jokatzeko. Athleticena ez beste kanporaketetako joaneko partidak urriaren 31n jokatuko dira, eta itzulikoak azaroaren 5ean.
Athleticen partida da orain buruhauste nagusia. MTVren kontzertua azaroaren 3an da, eta joaneko partida lau egun lehenago,baina tarte hori ez da nahikoa eszenatokia muntatzeko. Athleticek azaldu duenez, Espainiako Federazioan egoera honen jakitun ziren, eta orain bi taldeei dagokie jokatzeko egun berri bat aurkitzea.