Futbola

Einar Galileak bertso batekin esan dio agur Alaves taldeari

Taldearekin zuen kontratua gaur amaitu du jokalariak.

Einar Galilea baloia buruarekin jotzen, Alavesek Mendizorrotzan Alcorconen kontra jokaturiko Espainiako Kopako partidan, 2017an. ADRIAN RUIZ DE HIERRO / EFE
Edu Lartzanguren.
2021eko ekainaren 30a
11:33
Entzun

Einar Galilea Azazeta jokalariak bertso batekin agurtu du gaur Alaves taldea eta haren zaleak. 27 urte ditu jokalariak eta txikitatik eduki du lotura Arabako taldearekin. Mini Gloriasen hasi zen 2012-2013 denboraldian, eta azken urteotan Alavesek utzita jokatu du Kroaziako Rudes taldean (2017-18), Frantziako Sochauxen (2018/19), eta, berriz ere Kroazian, Istra taldean, aurten arte.

Istorio hau hasi zen nik

nituela bi hilabete

ordutik gaur arte soilik

bi kolore ditut maite

urdina eta txuria

arabatarron aterpe

Atzera begiratuta

daramat burua tente

Gasteizko haurren ametsa

zorionez baitut bete

Egoera ezagututa

argi adierazi daiteke

edozein mailan gaudela

Glorioso zuek zarete.

Bertsoongatik eskerrak eman dizkiote jarraitzaileek jokalariari, eta zortea opa egin diote ibilbide berrian. «Eta ez kezkatu, ziur gara zure ibilbideak arrakastaz jarraituko duela», erantzun dio Istra taldeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.