Eintracht Frankfurtekin sinatzear dago Demidov
REALA. Vadim Demidovek aurki utziko dio Realeko jokalari izateari. Erdiko atzelari norvegiarra Eintracht Frankfurt Alemaniako taldearekin sinatzear da. Eintracht prest dago Realari milioi erdi euro inguru ordaintzeko Demidov bere taldean egon dadin. Jokalari norvegiarra 2010eko urtarrilean iritsi zen Donostiara, Rosenborgetik, Realean egin duen sasoi eta erdian 40 partida jokatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu