irratien kanona

EITBk euskal futbol taldeen jokabidea salatu du

Javier Torrontegi EITBko irratietako zuzendariak futbol taldeek irratiei ezarritako kanona "guztiz onartzezina" dela esan du eta gehitu du ez duela Realaren, Athleticen eta Osasunaren jarrera ulertzen.

2011ko irailaren 2a
16:23
Entzun

Irrati eta Telebistaren Jaialdian emandako hitzaldi batean Javier Torrontegi EITBko irratietako zuzendariak euskal futbol taldeen jokabidea salatu du; futbol taldeek irratiei ezarritako kanona "guztiz onartezina" dela esan du.

"Guztiz onartezina da zuzenean edo zeharka hainbeste laguntza publiko jasotzen dutenentzako kanon bat ordainaratzea irratiei, egunero klub horien kudeaketa kaskarraren adibideak ezagutzen ari garenean. Horixe frogatu du ligako lehen jardunaldian -greba egon izan ez balitz bigarren jardunaldia litzatekeena- Espainiako irrati publiko zein pribatuek eman dugun erantzun bateratuak".

Esan du EITBn oso zaila egiten zaiela ulertzea Realak, Athleticek eta Osasunak kanonaren ezarpenarekin bat egin izana eta gogoratu du klub pribatu horiek diru publiko "asko" jasotzen dutela. Futbol taldeek herritarren eskubideen aurkako jarrera hartu dutela iruditzen zaio Torrontegiri, "denboraldiz denboraldi heroi-gazte horiek atzetik ibiltzen diren herritar horietxen aurka", hain zuzen ere. Torrontegiren arabera, "sekulako uholdea" osatzen dute jarraitzaileek eta marea horren zati handi bat "beraien irratietako kazetariek" mugiarazten dute "momentu on eta txarretan beren taldeko koloreen alde" egiten dutelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.