Futbolaren eta nazio nortasunaren arteko harremana aztertu du Ekain Rojok, eta harekin izan da BERRIA: hona biharko alean argitaratuko den elkarrizketaren aurrerapena.
- "Estatua duten nazioak dira futbolaren errepresentazio ahalmen hori gehien baliatzen dutenak. Azken finean, estaturik gabeko nazioek ez dute horrenbesteko ahalmenik futbola errepresentazio modura erabiltzeko".
- "Bi modutara erabiltzen dute estatu nazioek futbola. Kanpora begira, beste nazioengandik beren identitatea bereizteko, eta barrura begira, nazio barruan egon daitezkeen ezberdintasun identitarioak ezerezten saiatzeko".
- "Argi geratzen da gizonezkoetan oinarritutako nazio proiektuaren isla direla selekzioak".
- "Euskal selekzioari jokatzen utziz gero, Euskal Herriak nazio modura zilegitasuna irabaziko luke nazioartean. Futbolak gaitasun hori du, eta estatuek oso ongi dakite".