Mendiko korrikalarien artean xarma berezia duen lasterketa da Zegama Aizkorri. Jendetza elkartzen da urtero Aizkorriko eta inguruko mendi magaletan, lasterka batzuk, eta gehienak korrika doazenak animatzen. Antolatzaileek jakinarazi dute datorren urteko lehia noiz izango den: ekainaren 2an.
📣ZEGAMA1ï¸ÂÂÂ⃣9ï¸ÂÂÂ⃣📣
— Zegama Aizkorri (@ZegamaAizkorri) 2018(e)ko irailaren 21(a)
2019ko Zegama Aizkorri mendi maratoia Ekainaren 2an izango da!
¡La @ZegamaAizkorri del 2019 será el 2 de Junio!
The Zegama Aizkorri 2019 will be on 2nd of June!
📷 @AritzGordo#Zegama19#zegamapic.twitter.com/w6LuI2oxVK
Data jakinarazi dute, baina ez dute ireki izena emateko epea. Urtearen hasieran egin ohi dute.
42.195 metroko luzera izaten du probak, eta 5.472 metrotako gora-behera metatua. Ibilbide teknikoa da, eta zailtasun handikoa. Zegamatik abiatzen da (Gipuzkoa) eta Aratz, Aizkorri eta Aketegiko gailurretatik igaro ostean, herri horretan bertan amaitzen da.