FUTBOLA

Ekainaren 30ean Athletic utziko duela baieztatu du Llorentek

Aurrelariak esan du zaleak txistuka hasi zitzaizkionean hartu zuela erabakia, eta ez dela diru kontua, "ezinezkoa" baitzen Athleticen eskaintzari ezezkoa ematea.

2012ko abenduaren 4a
15:14
Entzun

Bizkaiko hedabide batzuek sortutako "giro txarra" aipatu du Fernando Llorente Athleticeko aurrelariak taldea uzteko arrazoien artean. "Prentsak ez du batere lagundu, hori argi dago. Argitaratu diren gauza gehienak gezurra ziren, baina lortu duzuena (kazetariei) da zale batzuk nere aurka egotea eta ni joatea nahi izatea".

Athleticek Slavenen aurka Europako Ligan abuztuaren 2an jokatutako partidaren ostean erabaki zuen taldea uztea, zale batzuk txistuka hasi zitzaizkionean. "Momentu hartan goibeldu nintzen, gauzak nola gertatu ziren ikusita, eta erabakia hartu nuen". Zehaztu du zaleen gehiengoaren aldetik "maitatua" sentitzen dela, eta errespetua diela haren aurka daudenei ere.

Gainera, kirol arloan "hazteko" nahia azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.