Irekiera

Ekitaldi motza eta koloretsua lehiaketa hasteko

Nelson Mandela ez da bertan izan, 13 urteko birbiloba hil baitzaio istripuz.

2010eko ekainaren 11
08:37
Entzun
Hegoafrikako Munduko Kopari hasiera eman dio gaurko irekiera ekitaldiak, Johannesburgoko Soccer City estadioan. Ordu erdi iraun du ekitaldiak, eta ehunka lagunek parte hartu dute bertan. Hegoafrikako armadako hegazkinek eta helikopteroek ere parte hartu dute akrobaziak eginez.

Ospakizuna jada hasita zegoela hasi da jendetza estadiora biltzen, Hegoafrika eta Mexikoren arteko partida ikusteko ondoren. Bukaeran, 32 selekzioen aurkezpena egin dute. Azkena izan da Hegoafrika, eta zaleek oihu eta txalo gehienak eskaini dizkiote.FIFAko logotipoa zuen mosaiko erraldoia irudikatuz bukatu da irekiera ekitaldia.

Mandelaren hutsunea

Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohia eta apartheid-aren aurkako borrokaren liderra ez da joan gaur Munduko Kopako irekiera ekitaldira, ezta estreinako partidara ere. Zenani bere 13 urteko birbiloba bart goizaldean hil da Johannesburgon autoak harrapatuta, eta horren ondorioz hartu du erabaki hori. "Ez litzateke egokia izanen Munduko Koparen irekiera ospakizunetara agertzea", adierazi du ohar bidez Nelson Mandela Fundazioak, Mandela familiaren bozeramaileak.

Ezbeharra bart goizaldean gertatu da Johannesburgon, Munduko Koparen ospakizunetako kontzertu baten ostean. Fundazioak jakinarazi du ez dela inor gehiago zauritu istripuan.

Atzo artean antolakuntzak ez zekien Mandela gaur irekiera ekitaldian izanen zen, osasun egoera kaskarra baitu (91 urte dauzka).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.