Ekiza: «Emaitzari eusten jakin izan genuen»

2011ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
ATHLETIC.Borja Ekizak ez du uste Athleticek sufritu egin zuenik bigarren zatian Realaren aurkako partidan. «Bakoitzak bere iritzia izango du, baina nirea honakoa da: bigarren zatian emaitzari eusten jakin genuen», esan zuen atzo. Athleticeko erdiko atzelariak onartu zuen Realak «gehiago» eraso zuela bigarren zatian baina ez zutela garaipena arriskuan ikusi. «Ondo eutsi genion Realari, eta asmatu egin genuen defentsako lanean». Raul Fernandez atezainaren lanaz galdetuta, Ekizak azpimarratu zuen «inork ez» zuela zalantzarik harekin eta «guztiak ziur» zirela lan ona egingo zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.