Ekizak 2013ra arteko kontratua sinatu du
ATHLETIC. Borja Ekizak 2013ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Athleticekin, hitzarmena beste urtebetez luzatzeko aukerarekin. 22 urteko erdiko atzelari iruindarrak hamar partida jokatuko ditu jada lehen taldearekin, eta horregatik egin dio klubak lehen taldeko kontratua. Hogei milioi eurokoa izango da Ekizaren etete-klausula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu