bihar berria-n

"Ekonomikoki bideragarria eta sendoa izateko Anoeta eraldatzea funtsezkoa da"

Jokin Aperribai Realeko presidentearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

2012ko abenduaren 26a
16:49
Entzun

Hona hemen, aurrerapen moduan, Jokin Aperribairen esan batzuk:

- "Datozen 25 urteetarako Realaren egitura ekonomikoa zehazteko garaia da".

- "Ekonomikoki bideragarria eta sendoa izate bidean Anoeta eraldatzea funtsezkoa izango da. Lan eginez urrutira hel gaitezke".

- "Lehen taldea koskortzen ari da. Klubaren helburuak gauzatzearen garrantziaz jabetuta daude futbolariak, itxaropentsu. Aspaldiko partez gora ere begiratzen du Realak".

- "Formakuntza aroan sartuta dagoen talde baten inguruan ez da komeni presaka aritzea". 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.