Txirrindularitza

Elurtearen ondoren, Albasini

Orica Greenedgeko suitzarrak irabazi du Erromandiako Tourreko lehenengo etapa, Jesus Herradari (Movistar) aurrea hartuta. Michal Kwiatkowskik (Omega) jarraitzen du lider.

Albasini, iaz, artxiboko argazki batean. YOAN VALAT, EFE
unai zubeldia
2014ko apirilaren 30a
17:41
Entzun

Elurte handi samarraren beldurrez, Erromandiako Tourreko antolatzaileek erabat laburtu zuten atzo lehen etapa, eta 88,5 kilometroko esprint txiki batean, Michael Albasini (Orica Greenedge) izan da azkarrena, Sionen. Labur-laburra eta mugitua izan da etapa. Vincenzo Nibalirena (Astana) izan da mugimendurik serioena, Lens bigarren mailako mendatean behera, eta tropelak helmugara iristeko kilometro eta erdi falta zela harrapatu du italiarra. Thomas Voeckler (Europcar) mugitu da gero, kilometro bakarra falta zenean, baina garaizegi mugitu da frantziarra, eta indarrik gabe geratu da azken 200 metroetan. Azkenerako, nagusitasunez irabazi du Albasinik, Jesus Herradari (Movistar) aurrea hartuta. Michal Kwiatkowskik (Omega) jarraitzen du lider. Sion eta Montreux artean, bigarren etapa jokatuko da bihar, 166,5 kilometrokoa. Chatel Saint Denis (81,8. km) eta Peney le Jorat (121,4. km) hirugarren mailako mendateak igo beharko dituzte tartean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.