Futbola

Elustondo: "Athletic bezalako talde batera iristea ohore bat da"

Athleticek Gorka Elustondo fitxatu du. Bi denboraldiz ariko da beasaindarra Bilboko klubean.

Javier Eraso, Gorka Elustondo eta Eneko Boveda. LUIS TEJIDO / EFE
2015eko uztailaren 1a
13:58
Entzun

Athleticek baieztatu egin du bi denboraldirako fitxatu duela Gorka Elustondo Realeko erdilari beasaindarra. 2017ko ekainaren 30era arteko kontratua egin dute, eta 30 milioi euroko etete klausula izango du.

Ibaiganen aurkeztu dute, Eneko Boveda eta Javi Erasorekin batera. Esan du taldearen kalitatearen jakitun dela, eta haren ekarpena "lana, lehia eta ilusioa" izango direla gaineratu du. Realean eginiko ibilbidea izan du gogoan, lesioez gain: "Azken urtea arraroa izan da. Denboraldi amaieran izan da interes handiena. Inongo momentuan ez dut dudarik izan". Josu Urrutia Athleticeko presidenteak, berriz, nabarmendu du Elustondok "lehenengo mailan denbora" daramala eta "balio anitzeko jokalaria" dela.

Athleticen lehen taldea bihar itzuliko da lanera denboraldi-aurreari ekiteko, Europa Ligarako sailkatze fasea jokatu behar baitu.

Elustondo Beasainen (Gipuzkoa) jaioa da, 1987. urtean. Hamazazpi denboraldiz aritu da Realean, eta atzo amaitu zuen kontratua. 2006an egin zuen debuta lehen taldearekin, eta harrezkero hainbat entrenatzailerekin jokatu du; azken denboraldietan titular modura hasi du denboraldia, baina erregulartasuna falta izan zaio bere jokoari eta postua galdu du. Horrek bereganako zalantzak piztu ditu Realeko zaleengan.

Realarekin, hala ere, 225 partida jokatu ditu 2006tik, eta 14 gol sartu ditu. Realak eskerrak eman dizkio urte hauetan egindako lanagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.