Hiru hilabete eskas daramatza Realaren aulkian Eusebio Sacristanek (La Seca, Espainia, 1964). Orain artekoaz balorazio ona egin du, baina gehiago espero du. Segidakoak dira, aurrerapen gisa, elkarrizketan esandako batzuk:
- "Lortu behar dugu etxean eta kanpoan talde bera izatea, eta aurkariek zail edukitzea gu menderatzea".
- "Bulegoetan mugimenduak izan dira, baina ez dugu inor fitxatu. Konfiantza osoa dut orain ditudan jokalariengan".
- "Esperientziarik ez dudala esateak mindu ninduen. Talde handietan egon naiz. Nik ez badut, nork ote dauka?".