LILATOIA

Emakumeen aldeko festa eguzkipean

3.200 emakumek hartu dute parte 25. Lilatoian; Izaro Rubio ordiziarra izan da nagusi.

Lilatoiaren hasiera, atzo. J. C. RUIZ, ARP
2014ko martxoaren 10a
09:34
Entzun

Mende laurdena bete zuen atzo Donostiako Lilatoiak, eta giro zoragarriarekin ospatu zuten urteurrena proban parte hartu zuten 3.000tik gora emakumeek. Inoizko parte hartzerik handiena izan zen Donostiako kaleetan, probak urtez urte jaso duen babesaren hazkundearen seinale.

Izaro Rubio ordiziarra izan zen garaile, bost kilometroko ibilbidea 17 minutu eta 58 segundoan eginda. Ana Llorens iruindarrari hamar 11 segundoren aldea atera zion, eta Aratz Rodriguez izan zen hirugarren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.