txirrindularitza

Emakumeen Bira hasi da, Iurretan

Guztira lau etapa izango ditu. Iazko txapeldunak, Marianne Vosek, ez du aurten parte hartuko.

2012ko ekainaren 7a
21:42
Entzun

Gaur hasi da Emakumeen Bira, Iurretan (Bizkaia), eta igandera bitarte jokatuko da. Lau etapa izango ditu: bi etapa nahiko lauak izango dira, beste bat menditsua eta beste bat erlojupekoa.

Gaurko etapa Iurreta eta Abadiño artean jokatuko dute (97 kilometro).

Marianne Vos (Rabobank) da iazko txapelduna. Aurten, ordea, ez du parte hartuko, duela bi aste lepauztaia hautsi baitzuen.

Faboritoen artean daude Judith Arndt, Claudia Hausler, Emma Johansson, Nicole Cooke, Noemi Cantele eta Emma Poole.

Euskal ordezkariei dagokienez, Eneritz Iturriagaetxebarriak (Lointek) du nabarmentzeko aukera gehien. Haren taldean, Mireia Epelde eta Ana Usabiaga ere ariko dira. Bizkaia-Durango taldeko maillotarekin, berriz, Cristina Alcaldek, Dorleta Eskarmendik eta Ane Santestebanek parte hartuko dute. Debabarrena-Gipuzkoa taldea ez da lehiatuko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.